Auto elektrikoak betidanik sorrarazi ditu zenbait zalantza erabiltzailearengan, bere kostua eta autonomia urria direla eta. Baina, orain, prezio lehiakorragoak dituzte (eta gainera deskontuekin eta dirulaguntza zein onura handiekin) eta haien autonomia egunez egun handitzen ari da. Zalantza barik, auto elektrikoa erosteko aukera zorroztasunez aztertzeko unea da.
Ipini zaitez gurekin harremanetan
Edo nahiago baduzu, deitu zuzenean. Atsegin handiz hartuko zaitugu.
Auto konbentzionala ala elektrikoa aukeratzerakoan faktore ugari ditugu. Lehenik eta behin poltsikoari begiratuko diogu. Auto elektrikoen kostua ibilgailu konbentzionalena baino askoz handiagoa bada ere, bi faktore kontuan hartu behar ditugu gako gisa: auto ez kutsatzaileak erosteagatik ematen diren laguntza eta dirulaguntzak eta, epe luzera, horrelako autoa erosteak erregaitan dakarren aurrezkia.
Gainera, badaude bateriarik gabeko modelo merkeagoak (hileko 50 eurotan dago alokairuan), esate baterako, Renault Zoe, gaur egungo Renault Clio modeloaren oso antzekoa.
Erregaiaren prezioa ere aintzat hartzeko beste faktoreetako bat da. Laburbiltzeko eta erregaietan aurreztu daitekeenari buruz argi eta garbi edukitzeko, auto elektrikoz 100 km egitearen kostua 1 € izan daiteke gasolinazkoaren 5,5 euroko kostuaren aldean (batez besteko kontsumoa 5l/100km izanik).
Auto elektrikoen beste abantailetako bat mantentze kostu urria da (auto elektrikoak ez dauka erregai motordun auto baten elementuetako asko). Hori dela eta, %25a baino gehiago aurreztu dezakezu mantentzeko eta konpontzeko kostuetan.
Beste abantaila batzuk
Laguntza eta dirulaguntzen atalean (webgunerako esteka) zehatzago ikusi dezakegunez, auto elektrikoek ez dute ordaindu behar hiri handietako eremu urdinetan aparkatzeagatik eta, gainera, zenbait zergatan (zirkulazioa, etab.) %75 eta %95 arteko aurrezkia ekarri dezakete, udalerriaren arabera.
Kalkulagailua:
Auto elektrikoa erosteak merezi zaizun zuk zeuk kalkulatu dezazun, honako kalkulagailua prestatu dugu, aurretik adierazitako alderdi guztiak kontuan hartuta.