PRIBATUTASUN POLITIKA

1. Datu Pertsonalak Babesteari

buruzko RGPD-a (EBa) 2016/679 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO) xedatutakoa betez, Leioa Berri Auto SL-k jakinarazi nahi dizu Webgunearen bidez ematen dituzun datu pertsonalak hala nola erakunde honekin duzun harreman juridikoaren barruan etorkizunean eman ditzakezun beste guztiak Leioa Berri Auto SL-ren jabetzako fitxategi automatizatu eta ez-automatizatuetan sartuko direla. Enpresari buruzko datu guztiak Lege Oharrean agertzen dira.

Fitxategi horiek helburu hau dute: zuk eskatutako zerbitzu eta produktuak kudeatu, administratu, eman eta helaraztea, egin litezkeen kontratuak betetzen eta burutzen laguntzea, zure gustuak hobeto ezagutu eta zerbitzuak zure lehentasunetara egokitzea, zerbitzu eta produktu berriak eskaintzea eta Leioa Berri Auto SL-ren jarduerari lotutako informazioa (arlo administratiboan, teknikoan, komertzialean edo erakundeari buruzkoa) bidaltzea, dela posta arruntaren dela posta elektronikoaren bidez. Bildutako informazioa Leioa Berri Auto SL-ko langileengana baino ez da iritsiko. Izartxo (*) baten bidez kontrakoa adierazten den eremuetan izan ezik, datu pertsonalei buruzko galderei erantzutea borondatezkoa da; hala, galdera horiek erantzun gabe uzteagatik Erabiltzaileari ez zaio murriztuko eskatzen dituen zerbitzuen kalitatea.

Nolanahi ere, nahitaezkotzat jotzen diren eremuak bete gabe utziz gero edo datu okerrak emanez gero, Leioa Berri Auto SL-k ezingo dio eman Erabiltzaileari eskatutako zerbitzu edo produkturik.

2. Eskubideak gauzatzea: datuak eskuratzea, zuzentzea, ezeztatzea edo horien aurka egitea

Leioa Berri Auto SL-ri datuak eman dizkioten pertsona fisikoek erakunde horretara jo dezakete (bera delako fitxategiaren arduraduna) fitxategietan sartutako datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak doan erabiltzeko.

Informazioa konfidentziala izanik, eskubideak ezingo dituzu erabili telefonoz: NANa edo horren pareko agiriaren kopia bidali eta jasotzeko aukera ematen duen bidea erabili behar da, nahitaez.

Interesdunak bere eskubideak erabiltzeko aukera du, Leioa Berri Auto SL-ren izenean idazki bat igorriz hasieran aipaturiko helbidera, edota Leioa Berri Auto SL-ren helbide elektronikora, bestela.

3. Segurtasun neurriak

Leioa Berri Auto SLk jakinarazi nahi dizu zure datu pertsonalak babesteko eta ez aldatzeko, ez galtzeko edota inork baimenik gabe ez ikusteko eta ez erabiltzeko behar diren segurtasun-neurri tekniko nahiz antolamenduzkoak ezarri dituela, betiere gaur egungo teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta dauden arriskuak (giza eskutik datozenak nahiz ingurumen fisikoaren edo naturalaren ondoriozkoak) aintzat hartuta.

Hori guztia, DBLOren 9. artikuluan eta lege hori garatzeko Araudia onartzen duen izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat.

Hartara, Leioa Berri Auto SL-k neurri osagarriak ere ezarri ditu, erakundean informazioaren isilpekotasuna eta haren osotasuna babeste aldera. Nolanahi ere, Interneteko segurtasun neurriak hautsezinak ez direla jakin behar du erabiltzaileak.

Leioa Berri Auto SL-k etengabe gainbegiratu, kontrolatu eta ebaluatzen ditu prozesuak, datuen pribatutasuna errespetatuko dela ziurtatzeko.

 

4. Cookie-en erabilera Web zerbitzariek erabiltzaileei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko erabiltzen dituzte.

Zerbitzariak erabiltzailearen ordenagailura bidalitako mezuak dira. Testu-fitxategiak izaten dira, ordenagailuaren memorian gordetzen dira eta erabiltzaileak bisitatutako orrialdeei, Interneten eman duen denborari eta abarri buruzko datuak biltzeko dira. Erabiltzailea orrialde horretan sartzen den bakoitzean, nabigatzaileak berriro bueltan bidaltzen dizkio cookie-ak zerbitzariari.

Leioa Berri Auto SL-ren cookie-en asmoa eskaintzen ditugun zerbitzuak pertsonalizatzea da, zuretzat interesgarria izan daitekeen informazioa eskainiz. Zure disko gogorrean cookie-rik ezartzea nahi ez baduzu, nahikoa duzu ordenagailuko nabigatzailea egokitzea, halakorik ez onartzeko. Dena dela, jakin behar duzu hala eginez gero, webgunearen funtzionamenduaren kalitatea gutxitu daitekeela.

Cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta zure ordenagailuari lotuta egoten dira eta, bere horretan, ez dute bezeroari buruzko datu pertsonalik ematen, ezin dute zure disko gogorreko daturik irakurri eta ezin dute, halaber, beste hornitzaile batek sortutako cookie-rik irakurri.

Leioa Berri Auto SL-ren zerbitzariak «log» izeneko fitxategiak biltzen ditu, zure nabigazioari buruzko datuak jaso eta zuk eskatutako zerbitzuak ematen jarraitzeko. Era berean, sistemaren funtzionamendua aztertzen, sor litezkeen gorabeherak eta arazoak lokalizatzen, hala nola ahalik eta lasterren konpontzen ere laguntzen digute.

5. Leioa Berri Auto SL-ren ustez datu pertsonalen babesa funtsezkoa da

eta, horregatik, erabiltzailea adingabea bada, datu horiek biltzeko inprimakietan bere datuak idazteko ezinbestekoa izango da gurasoen edo tutoreen baimena edukitzea. Horretarako, gurasoek behar bezala sinatutako idazkia bidali beharko dute goian zehaztu dugun Leioa Berri Auto SL-ren helbidera, ziurtatutako posta bidez eta aitaren edo sinatu duen tutorearen NANaren kopia erantsita.

Leioa Berri Auto SL-k ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta berak jakin gabe, adingabe batek gurasoen edo tutoreen baimenik gabe idatzi baditu datuak.

6. Leioa Berri Auto SLk bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du;

izan daiteke berak egokitzat jotzen duelako, eta izan daiteke Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, legerian edo jurisprudentzian doktrina-aldaketa egon delako. Pribatutasun-politikan edozein aldaketa eginez gero, indarrean jarri baino hamar egun lehenago jakinaraziko da, gutxienez. Aldaketak burutu ostean webgunea erabiltzeak aldaketak ontzat jotzea dakar.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies