Auto elektrikoen erosketa diruz laguntzeko MOVEA Planak 16,6 milioiraino eskaintzen ditu laguntza eta dirulaguntzetan. Plan honetan, ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko auto elektrikoen erosketa guztiak sartuko dira. Horrez gain, 1.210 euro gehitu ahal izango dira kargatzeko gune bat ipintzeko.
Ipini zaitez gurekin harremanetan
Edo nahiago baduzu, deitu zuzenean. Atsegin handiz hartuko zaitugu.
Zirkulazio zergaren lehenengo tartearen barruan, kilometro bakoitzeko 120 gramoko CO2ko emisioak dituzten ibilgailu guztiak daude. Beraz, ibilgailu elektriko guztiek ez dute ordaintzen zerga hori ordaintzen ezelango isurketa kutsatzailerik eragiten ez dutelako.
Zirkulazio zergari dagokionez, dirulaguntza handiak daude, ibilgailuaren jabea bizi den udalerriaren arabera. Esate baterako, Bilbon, zerga horretan %95eko deskontua dago auto elektrikoen kasuan.
Ibilgailu elektrikoak Bus-VAO-Eko erreietan (okupazio handikoetan) ibili daitezke, ibilgailuaren jarleku guztiak erabili ez arren, 2016ko erdiaz geroztik.
Azkenik, udalerri askotan SER (TAO sistema) aparkalekuko tasetan auto elektrikoak salbuetsita daude eta doan kargatzeko aukera eskaintzen dute edo bidesarien zenbatekoa murriztuta dago. Gainera, EVEren (Energiaren Euskal Erakundearen) 2016rako aurrekontua agortuta, 2017rako garraiorako eta mugikortasun eraginkorrerako laguntza programa berria egon liteke.