• coche electrico futuro renault 2
  • coche electrico futuro
  • coche electrico futuro pasado

asesoriacocheselectgricos-blog3Mugikortasuna funtsezko alderdia izan da, bada eta izango da ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez.

Egunero milioika joan-etorri egiten dira, hainbat beharrizanari lotuta: norberarenak, enpresek dituztenak eta zerbitzu publikoen kudeaketaren ondoriozkoak. Hori dela eta, herri erakundeek eta eragile pribatuek duten erronka mugikortasun sistemak hobetzea da, eraginkorragoak, ekonomikoagoak eta, era berean, ingurumenarekin eta gizakien bizi kalitatearekin errespetu handiagoa izan dezaten, hitz batean, iraunkorragoak izan daitezen.

Mugikortasunaren kudeaketak, hobetu eta ikertu beharreko beste eragile askotaz gain, garraiobideak elektrifikatzea eskatzen du, konponbide ekonomiko zein ekologikoa eta, horren ondorioz, iraunkorra emateko. Hala, petrolioarekiko mendekotasuna eta honek dakarren ezegonkortasun ekonomikoa hala nola erregai fosilen bidezko garraiobideek sortutako kutsadura akustiko eta atmosferikoaren tasa handiak ere gainditzen dira. Izan ere, egoera horren ondorioz, hiri askotan, noizean behin muturreko premiazko erabakiak hartu dituzte ingurumen kutsadura tasa oso handiak direla eta (Madril edo Bartzelona, Londres… bezalako hirietan bezala, autoen joan-etorriak behin-behinekoz murriztu behar izan dute).

Horren ondorioz, duela zenbait urte urruneko etorkizunerako “inbentotzat” jotzen zen auto elektrikoa gero eta zabalduago dago gure artean, eremu guztietan: norbanakoak, enpresa, herri erakundeak. Hala, garraiobide hau ezartzeko ekimenak ugaldu dira.

Banakakoen eremuan, gero eta gehiago gara erregaien bidezko auto tradizionalak automozio markak plazaratzen dabiltzan modelo elektriko berriekin aldatzea proposatzen dugunak. Horretarako, badira familia ugarik #auto #elektrikoa aukeratzeko erabakigarriak diren hainbat faktore: autonomia handiagoa (ibilgailu batzuk 240 km-tara heltzen dira); diseinu zaindua; gidaritza atsegina; eta erregaietan aurreztea.

Enpresei dagokienez, garraio beharrizanak kontuan hartu beharreko kostu garrantzitsua dira, are gehiago, gaur egun erabiltzen ditugun marjina estuekin. Horren ondorioz, enpresa asko ibilgailuen eta garraio elementuen izaera aldatzen dabil, dauzkaten garraio elementuen erabilera arrazionalizatzeari ekin diote (auto partekatuak, aldi jakin baterako alokairuak, renting-a…). Hala, kostua gutxitu eta ahal den neurrian kostu finkoak saihesten dira ekonomiaren atzeraldiari hobetu aurre egin ahal izateko. asesoriacocheselectricos-blog-2

asesoriacocheselectricos-blog-2Bestetik, enpresa askorentzat, ibilgailu elektrikoak edo bestelako erregaiak (Gasa, PGL…) erabiltzen dituztenen bitartez ibilgailuak modernizatzea enpresaren irudiari lotutako gaia bilakatu da.

Estatuko eta Tokiko herri-erakundeek ere mugikortasun iraunkorrari lotutako erronka handia dute: alde batetik, Europatik datozen araudi eta jarraibideak bete behar izateagatik; eta bestetik, hiri eta lurraldeetarako mugikortasunari buruzko planteamendu egokia edukitzeak gizarte, ekonomia eta ingurumen alorrean dakartzan etekin guztiengatik.

Hala ere, oraindik badago zeregin handia eta, horretan mugikortasun iraunkorrari buruzko kontsultoretza eta aholkularitza zerbitzuek funtsezko eginkizuna dute gizarte modernoago, bidezkoago eta eraginkorragorantz aurrera egin ahal izateko ezinbesteko aldaketa honi buruz herri-erakunde, enpresa eta partikularrei aholkua emateko jardueran.

 

22Aza 2017

Leioa Berri Auto no sólo apuesta por el coche eléctrico sino por la movilidad realmente sostenible. Leioa Berri Auto ha instalado en Leioa un “girasol fotovoltaico” austriaco que no sólo […]

10Aza 2016
  • coche electrico futuro renault 2
  • coche electrico futuro
  • coche electrico futuro pasado

Mugikortasuna funtsezko alderdia izan da, bada eta izango da ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez. Egunero milioika joan-etorri egiten dira, hainbat beharrizanari lotuta: norberarenak, enpresek dituztenak eta zerbitzu publikoen kudeaketaren ondoriozkoak. […]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies