asesoriacocheselectgricos-blog4Enpresentzat, garraioari lotutako beharrizanen planifikazioa oso kontuan hartu beharreko gaia da lehiakortasunari dagokionez, bai kostu handiengatik bai enpresari buruz eskainitako irudiarengatik. Izan ere, sarritan enpresak edo profesionalek erabilitako autoek haien enpresaren kultura, ikuspegi, balio eta abarri buruzko irudi jakin bat ematen digute.

Bestetik, enpresa bakoitzaren sektore eta jardueraren arabera, garraioko beharrizanak oso desberdinak izaten dira. Adibidez, anbulantzia edo paketeria enpresa baten beharrizanak edo bezeroak bisitatzeko komertzialak auto bakarra duen enpresa txiki baten beharrizanak. Bietan beharrizanak eta kostuak oso desberdinak izanik, beharrizanak banaka planifikatu eta berrantolatu behar dira (erakunde jakin batean balio duena agian ez da erabilgarria beste batean). Plangintza horrek aldez aurretik diziplina askotariko azterketa eskatzen du, azterketa zehatza egin ondoren kasu bakoitzaren araberako soluzio egokiena azaltzeko.

Azken urteetan ekimen ugari sortu dira, carsharing-a, carpooling-a… hori guzti hori ingurumenaren ikuspuntuaren arabera iraunkortasuna baztertu barik. Hain zuzen ere, une horrexetan ibilgailu elektrikoak garrantzia handia hartzen du.

asesoriacocheselectgricos-blog5Laburbilduta, mugikortasun iraunkorrari buruzko enpresaren planaren bidez baliabideen erabilera arrazionalizatzen ahaleginduko da, kostua gutxituta eta ahal den heinean, kostu finkoak bere gain hartzen saiatuta, betiere ingurumen iraunkortasunaren baldintzari lotuta, hau da, energia iturriak ez-kutsatzaileak, berriztagarriak eta petrolioaren bilakaeraren hain mendekoak ez izatea. petróleo.asesoriacocheselectgricos-blog5

Hori guzti hori dela eta, zentzuzkoa litzateke ibilgailuak berritu edo garraiobide gehiago eskuratu nahi dituen edozein enpresak mugikortasunari buruzko banakako plana eta diziplina askotariko aholkularitza edukitzea. Izan ere, horrela, mugikortasun prozesuak, enpresa marjinak eta enpresaren irudia hobetuko lirateke.

 

22Aza 2017

Leioa Berri Auto no sólo apuesta por el coche eléctrico sino por la movilidad realmente sostenible. Leioa Berri Auto ha instalado en Leioa un “girasol fotovoltaico” austriaco que no sólo […]

10Aza 2016
  • coche electrico futuro renault 2
  • coche electrico futuro
  • coche electrico futuro pasado

Mugikortasuna funtsezko alderdia izan da, bada eta izango da ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez. Egunero milioika joan-etorri egiten dira, hainbat beharrizanari lotuta: norberarenak, enpresek dituztenak eta zerbitzu publikoen kudeaketaren ondoriozkoak. […]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies